Gure trabesia, Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenez Legazpiko HEGIALDE auzoan urtero ospatzen den trabesia da. Antolakuntzak urtero prestatzen duen ibilibide desberdinean 250 eta 350 lagun inguru elkartzen gara jai giroan.
Jarraitu sare sozialetan azken albisteak ezagutzeko!
Izen ematea, ONLINE bakarrik egin daiteke. Urtero bezela, inskripzioarekin batera dermac.es diseinatutako kamixeta elegante bat banatuko dugu eta trabesia bukatzean, partaide guztien artean zenbait opariren zozketa egingo dugu.
Xabier Ortiz Btt trabesia Legazpiko Hegialde auzoan du hasiera eta bukaera, aparkalekuan bertan dutxak ere edukiko dituzue trabesia egunean.
Hitz gutxitan esanda, pertsona zoragarria eta gertuko izan genuenontzat, lagun ikaragarria. Behar bada, omenaldi gisa urtero egiten dugun trabesia xume honetan parte hartzen dezuten persona gazteenek ez zenuten bera ezagutzeko aukera izango eta zaila izan arren, lerro gutxitan azaltzen ahaleginduko gara.
Xabier, 1984an jaiotako belaunaldiaren parte zen eta garaiko nerabe gehienen antzera, 90eko hamarkada bukaeran bere kirol jarduna baloi batekin laburbiltzen zen. Gaur egunarekin alderatuz, garai haietan kirol desberdinez gozatzeko aukera askoz murritzagoa zen. Alde batetik baliabide gutxiago genituelako eta bestetik, futbol mundutik haratago gauza berriak probatzea «korrontez kontra» joatea zelako.
Hala ere, berak Unai Perea legazpiarra zeukan erreferentetzat eta askotan komentatzen zuen lagun artean, «nik ere egunen batean mendiko bizikleta edukitzea nahiko nuke». Garai haietan Legazpin egon zitezkeen BTT bizikleta kopurua, beharbada, gaur egun daudenaren % 10-era ere ez zen iritsiko. Horrela hasi zen bere txirrindulari ibilbidea jorratzen, Ciclo Cross naiz BTT probetan geroz eta emaitza hobeak lortuz.
Egindako esfortzu guztiak 2002an izan zuen sari nagusia, jubenil mailako Euskadiko Mountain Bike Txapelketa irabazi baitzuen Tolosan. Egun hori ez dugu sekula ahaztuko bertaratu ginen lagunok. Berak errez irabazi zuela esaten zuen brometan baina guk bigarren sailkatua oso gertu ikusten genuen. Xabierrek denon estima zuen, adibide gisa, lasterketetan izan zituen hainbat lehiakidek oraindik ere urtero parte harten dute trabesia egunean. Antolatzaile garenok, eskerrak eman nahi dizkiegu beraiei, Euskal Herri osotik gerturatzen zaretenoi eta nola ez, Legazpiar parte hartzaile denei.
Xabier bizitza bizitzen zuen persona horietakoa zen, beti pozik, beti positibo, beti lagunen lagun. 2004an zoritxarreko auto istripu batek gugandik urrundu zuen, ordezkaezina den hutsunea utziz. Neurri haundi batean Xabierrek irekitako bidea jarraitzen gabiltz gaur egun, Legazpiar asko eta asko baikara mendiko bizikletaz disfrutatzen dugunak.
Legazpiko HEGIALDE auzora gerturatzen zareten horiek, lagunekin edo familiarekin plana borobiltzeko aukera paregabea duzue gure inguruan.
Ezagutu Urtatza Zahar parkean daukagun punptrack-a edo gozatu ederra hartu dezakezu Aizkorrin Barrena, Tubobide, Gorostiaga, Otaño, Elortxuri inguruko bizikleta ibilbideetan.
Bizikleta aparkatu eta aizkorri mendi zerrako edo gure mendietatik buelta emateko aprobetsatu, Artzaburu, Biozkorna...edo familiarekin Otaño edo Gorostiaga inguruak ezagagutu.
Laubide, Gallego,KTL (Katilu), Azpikoetxe, Oilarra, Gurrutxaga, Hogei, tabernetako pintxoak dastatuz Donostiako alde zaharra soberan izango duzu.
Eguneko menua, plater konbinatuka edo bokadailoetarako aukera paregabeak daude gure herrian, Katilu, Laubide, Goiko Izarra (Gallego), Aitxuri, Azpikoetxe, Mauleon... jatetxeak.
Erreizabal baserriko artzaiaren museoa eta Igaraldeko ogia txokoa bisitatuz Brinkola ezagutu eta bertako ogia eta gazta etxera eramateko aukera paregabea daukazu. Igandea izan ezkero ez aldegin Legazpitik Mirandaola burdiola bisitatu gabe.
Auzoan eta herrian daukagun aukera paregabea izanik, egarriak jota bazaude, giro jatorrean trago batzuk hartu Maiatza, Gure Kabia, Zabaleta, Kukue, Karibe, Giroa, Xarpot, Haizea, Gure Naia... ez zara damutuko!
Egunak indarberriturik hasteko ezinbestekoa da ondo deskantsatzea